Bostgarren edukiontzia martxan!

lunes, 19 de noviembre de 2012

Gaur bertan Arratiako Udalen Mankomunitateko Lehendakaria dan Josune Gorospek prentsaurrekoa eskaini dau sukaldatu gabeko landareetatik datozen hondakin organikoak jasotzeko gaikako bilketa zerbitzuaren barri emoteko.

Eta zertan datza zerbitzu barri hau?

Mankomunidadeak, Bizkaiko Forua Aldundiaren laguntzeagaz, martxan jarri dauen ekimen honek zabortegira doazan hondakinen kopurua gitxitzea nahi dau. Eta ez hori bakarrik, kopuru hori gitxitzeaz gain, hondakinak berrerabili nahi ditu, ingurumenaren zaintza bultzateko asmoagaz.

Sukaldatu gabeko landara eta begetaletatik datozan hondakinak; halan nola, barazki, fruta, lekale, pasta eta arroz hondakinak, eta frutuen hazurrak, konposta bihurtuko doguz eta ongarri bezala erabiliko dogu landatutako lursaileetan, mendi, parke, inguru berdeetan edo obra zibiletan. Eta horretarako edukiontzi marroiak jarriko doguz Arratian.

Parte hartzen daben familiak boltsa biodegradarriak, ontzi berezi bat eta kalean jarriko ditugun edukiontzi marroiak irekitzeko giltz bat jasoko dabe doan.

Ekimen barri honetan parte hartu nahi badozue, jarri zaiteze gurekin harremanetan 94 6311717 telefonoan edo arratia21.arratia@bizkaia.org helbide elektronikoan. Nahi izanez gero, gure Igorreko egoitzara hurbildu zaitekeze (Elexalde kalea, 49) informazino eske.

Eta zeresanik ez, blog honetan parte hartzera animatu nahi zaituegu. Zuen iritzia jakin nahi dogu, beraz, animatu eta zalantzak galdetu, proposamenak egin… idea danak ondoetorriak izango dira,

Laster arte,

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Arratiako Ontzi Marroia © 2012