Lehiaketa

Arratiako Udalen Mankomunidadeak gazteei zuzendutako lehiaketa ipini dau martxan. Hemen dituzue oinarriak,


“ZAINDU GURE LURRA, MARROIA ERABILI” 

LEHIAKETA KATEGORIAK: 

Lehen Hezkuntza: Kategoria honetan parte harten daben umeak bi moetako lanak aurkeztuko ditue: marrazketa eta idazlana. Marrazketa zein idazlana gure eskualdeko ingurumena hartuko dabe gai nagusitzat. Hondakinen gaia edo bostgarren edukiontziagaz harreman zuzena daben lanak modu positiboan baloratuko dira.

MARRAZKETA LEHIAKETA. Marrazkiak eskaneau eta mailaz arratia21.arratia@bizkaia.org helbidera biali behar dira.

Lehen Hezkuntza 1
Lehen Hezkuntza 2
Lehen Hezkuntza 3 

IDAZLAN LEHIAKETA. Idazlana eukaraz aurkeztu behar da eta gehienez 5 folio izango ditu. Genero guztietako lanak onartuak izango dira, halan nola poesia, narrazinoa, ipuina, artikulua, etab. Arial 12 formatua eta 1,5 lerroartekoa izan beharko dabe. Lanak mailaz bialiko dira arratia21.arratia@bizkaia.org helbidera.

Lehen Hezkuntza 4
Lehen Hezkuntza 5
Lehen Hezkuntza 6

Bigarren Hezkuntza: Kategoria honetan bi erako lanak aurkeztuko dira argazkiak eta tweet-ak (gehienez 140 karaktere).

- 12-17 urte, ARGAZKIA. Aurkeztutako argazkiak botgarren edukiontziagaz harremana izan behar dabe. Mailaz biali beharko dira arratia21.arratia@bizkaia.org helbidera.

- 12-17 urte, TWEET lehiaketa. Tweet lehiaketak hondakin organikoak birzikletearen abantailak azpimarratzen dituen eta herritarrak bere erabilerara animau eta butzatuko dituen leloa sortea dau helburua. Tweeta @Arratiatruke helbidera bidali behar da, #5ontzia hastag-a ipinita.

LANAK AURKEZTEKO EPEA:

2013ko urtarrilaren 31a izango da lan guztiak aurkezteko azken eguna.

SARIAK:
Guztira, irabazleek 12 tablet jasoko dituzte:

Lehen Hezkuntzan
- 3 MARRAZKETA lehiaketarentzat, bat maila bakotxeko (LH 1, LH 2 eta LH 3).
- 3 IDAZLAN lehiaketarentzat, bat maila bakotxeko (LH 4, LH 5 eta LH 6).

Bigarren Hezkuntzan
- 3 ARGAZKI lehiaketarentzat.
- 3 TWEET lehiaketarentzat.

Auzkeztutako sari guztiek Arratiako Udalen Mankomunidadearen jaubetza izango dabe eta erakusketa eta jendarteratzeko erabili al izango dira, beti be autorearen izena aitatuz. Arratiako Udalen Mankomunidadeak aurkeztutako lan onenak blog honetan argitaratzeko eskubidea erreserbaten dau.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Arratiako Ontzi Marroia © 2012