Nola eman dezaket izena?

domingo, 25 de noviembre de 2012


Izena emoteko Arratiako Udalen Mankomunidadeagaz harremanetan ipini behar zara. Horretarako 94 4311717 telefonora deitu,  arratia21.arratia@arratia.org helbidera mail bat biali edo Igorreko gure egoitzara hurbildu zaitekez (Elexalde kalea 49, Igorre). Nahikoa da zure izen abizenak, helbidea eta maila eta telefonoa emoteagaz. Datu horiek eskuratu bezain laster zerbitzuan izena ematen dozu.

Behin izena ematean 10 litroko ontzia, 150 boltsa biodegradarri, edukiontzi marroaik edegiteko giltze eta edukiontzia erabilteko eskuliburu bat jasoko dituzu. Material guzti hau non eta nola jaso hurrengo egunotan ezagutzera emongo dogu.


0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Arratiako Ontzi Marroia © 2012