Lehendakariaren agurra


Ondo etorriak izan zaiteze Arratiako Udalen Mankomunidadearen blog barri honetara. Blog honen bidez gure eskualdean martxan jarri dogun hondakin organikoak jasoko dituen bostgarren edukiontziaren inguruan, edukiontzi marroia, alegia, zalantzak argitu nahi ditugu. “Zaindu gure Lurra, marroia erabili” da Arratiako familien parte hartea bultzateko abian jarri dogun komunikazino kanpainaren leloa. Aukeratu dogun lelo honegaz lurrari berak ematen deuskuna bueltatu nahi deutsagula azpimarratu nahi dogu. Eta hori da hain zuzen be egingo doguna, landara eta begetal ez sukaldatuen hondakinak konposta bihurtuko ditugu, gerora obra zibiletan, lorazaintzan, berdeguneetan, etab. erabilteko.

Helburu hau beteteko, Arratiako familien parte hartzea eta atxikimendua lortu nahi dogu. Informazinoa jaso edo izena emon nahi daben familiak, Arratiako Udalen Mankomunidadeagaz jarri behar dira harremanetan 94 6311717 telefonoan, arratia21.arratia@bizkaia.org helbide elektronikoan edo Igorreko Elexalde 49 kalean dogun egoitzara hurbilduz. Horrez gain, jakin ezazue eskualdeko udalerri guztietan hitzaldi informatiboak izango dirala eta udalerriz udalerri arreta zerbitzua be abian jarriko dala. Blog honen egutegian hitzaldi eta arreta zerbitzu horreen ordutegien barri emongo deutsuegu.

Blog barri hau herritarrei zuzendutako komunikazino tresna izan nahi dau. Astez aste zerbitzu barri honi buruz azken orduko informazinoa eskainiko dogu, baina horrez gain zeuen parte hartzea izan nahi dogu. Zerbitzu honen inguruan zalantzarik badozue edo proposamenik egin nahi badeuskuzue, aurrera. Idea guztiak ondo etorriak izango dira. Animatu eta parte hartu!

Josune Gorospe
Arratiako Udalen Mankomunidadeko Lehendakaria

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Arratiako Ontzi Marroia © 2012