Zortzi Ikastetxe “Zaindu gure lurra, marroia erabili" lehiaketan”

jueves, 10 de enero de 2013

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxeak hartuko dabe parte Arratiako Udalen Mankomunidadeak hondakin organikoak jasoko dituen bostgarren edukiontziaren harira martxan jarri dauen eskola lehiaketan.

Lehiaketan parte hartuko daben ikasleak CEP Areatzako LHI, CP Ikastola Arratia, Dimako Ugaranako Eskola, Inazio Zubizarreta Ikastetxea, IES Arratia BHI, CP Juan B. Eguskiza Meabe, CP Zeanuri eta Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastetxen ari dira bere ikasketak burutzen.

Lehiatzearen oinarriak blog honetan bertan ikus daitekez eta modalitate ezbardinak aurreikusten ditu, halan nola, marrazketa, idazlana, argazkia eta tweet lehiaketa. Lanak aurkezteko azkenengo eguna urtarrilen 31a da.

Gaztea bazara, zure inguruak eta ingurumenak kezkatzen bazaitu eta tablet bat irabazi nahi badozu animau eta parte hartu. Bial ezaiguzu zure proposamena arratia21.arratia@bizkaia.org helbidera eta Tweet-a bidez parte hartea aukeratzen badozu, bidaliguzu asmautako leloa @Arratiatruke helbidera, #5ontzia hastaga jarrita.

Zure tableta eskuratu!

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Arratiako Ontzi Marroia © 2012