Bostgarren Edukiontziari buruzko informazino guneak aste honetan amaitzen dira

miércoles, 19 de diciembre de 2012

Bihar, eguena, Arratiako Udalen Mankomunidadeak bostgarren edukiontziaren harira jarri dituen informazino guneak amaituko dira. Zerbitzua Diman eta Zeanurin amaituko da.

Informazino gunea arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara izango da Dimako Udaletxean eta Zeanuriko Udaletxepean.

Informazino gunea pasa dan barikuan hasi zan Igorren eta Areatzan eta astean zehar eskualdeko udalerri guztietara zabaldu da.

Zerbitzu honez gain, Arratiako Udalen Mankomunidadeak udalerriz udalerri herritarrei zuzendutako arreta zerbitzua jarri dau martxan. Ordutegiak blog honetan ikus ditzakezue.

Oraindik ez bazarie zuen ontzia, boltsa eta giltzen bila hurbildu, ez galdu aukera eta arreta zerbitzuetara etorri.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Arratiako Ontzi Marroia © 2012