Izena emoteko atzera-kontua hasi da!

viernes, 7 de diciembre de 2012


Abenduan bostgarren edukiontziaren zerbitzu barrian parte harteko izena emoteko fasea hasiko da. Horretarako, Arratiako Udalen Mankomunidadeak zerbitzu honen erabilera azaltzen dauen eskuliburua banatuko dau eta informazino gune eta arreta zerbitzua jarriko ditu martxan eskualdeko udalerri guztietan. Informazino gune eta arreta zerbitzu horreen ordutegiak blog honen egutegian ikusi daitekez. Bertan, behar dozuen informazino guztia jasoko dozue eta baita zuen konposta egiteko Mankomunidadeak banatuko dauen dohako materiala be (ontzi bat, boltsa biodegradarriak eta edukiontzi marroirak irekitzeko giltza).

Izena emoteko pasa zaitezte Mankomunidadearen egoitzatik, Igorreko Elexalde 49 kalean, deitu 94 631 17 17 eta 94 673 60 88 telefonoetara edo idatz iezaiguzu arratia21.arratia@bizkaia.org helbidera.

Zatoz Mankomunidadera eta emon izena!

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Arratiako Ontzi Marroia © 2012