Zure udalerrian izango diran informazino guneak eta arreta zerbitzuak ezagutu nahi dituzu?

miércoles, 12 de diciembre de 2012

Ba hementxe dituzu, blog honetako egutegian. Ikusiko dozunez, informazino guneak bariku honetan hasiko dira, gabonilaren 14a, eta datorren ostegunerarte, gabonilen 20rarte luzatuko dira. Ordutegia arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara izango da.

Arreta zerbitzua, aldiz, datorren hilebeteetan mantenduko da da eta goizez izago da, 9.00etatik 13.30etara. Eta gogora ezazu Arratiako Udalen Mankomunidadearen ateak edegita dituzula izena emoteko, eta gurekin harremanetan jar zaitekezala 94 631 1717 eta 94 673 60 88 telefonoetan eta arratia21.arratia@bizkaia.org posta elektronikoan.

Hurbil zaitez eta parte hartu!

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Arratiako Ontzi Marroia © 2012