Zalantzak argitzen

viernes, 21 de diciembre de 2012



Arratiako Udalen Mankomunidadeak lehenengo ontziak banatu ditu herritarren artean eta datorren astean hasiko da edukiontzi marroiak kalean ipinten.

Post barri honetan informazino guneetan eta arreta zerbitzuetan herritarrek helarazitako galderei eta zalantzei erantzuna emon nahi deutsegu:
  • ¿Hondakin honeek usaintzen dute?  
Ez, boltsak biodegradarriak dira eta hondakinak aireberritu eta usain txarrak sahiesten ditue. Horrez gain, boltsetan jatorri begetala daben hondakinak soilik bilduko ditugu eta hondar horiek ez dabe usan txarrik boteten.

  • ¿Hondakinak edozein boltsatan bota daitezke? 
 Ez. Kalidade oneko konposta lortu nahi badugu boltsak biodegradarriak izan behar dabe. Arratiako Udalen Mankomunidadeak banatutako boltsak patata, gari eta arto almidoiagaz eginda dagoz eta biodegradarriak dira. Horregaitik, amaitzen bajatzuez, ez erabili beste boltsarik eta deitu Mankomunidadera gehiago eskatzeko.

  • ¿Non eta noiz jarriko dira edukiontzi marroiak?  
Edukiontziak izena emon daben bizilagunen etxetik ahalik eta hurbilen jarten saiatuko gara. Izena emon daben herritarrez gaine beste edukiontzien kokalekua be kontuan hartuko da. Arratiako herritarrei erraztasun gutziak eskini nahi deutseguz edukiontziak etxetik hurbil izeteko. Edukiontziak gabonilaren azken astean jarriko dira kaleetan eta bilketa zerbitzua urtarrilen lehen astean hasiko da.

  • Zenbatero jasoko dira hondakinak? 
Hasteko, astean behin egingo da bilketa. Halan be, izen emoteak eta hondakin kopurua gehitzen doazen neurrian, bilketa zerbitzua egokitua izango da.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Arratiako Ontzi Marroia © 2012